Jorge Giménez Bech

Jorge Giménez Bech (Irun, Gipuzkoa, 1956ko urtarrilaren 15a), euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea.

1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Euskal Herriko hainbat hedabidetan artikuluak idatzi ditu, eta literaturan ere jardun du. Arlo horretan, Gabriel Aresti ipuin-lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, Trenaren zain lanarekin.

Dena dela, itzultzaile-lanetan jardun du batez ere: Anjel Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Aingeru Epaltza, Joxean Sagastizabal eta Arantxa Iturberen lanak gaztelaniara itzuli ditu.