José Manuel Mendizabal Mendiola
Jose Manuel Mendizabal Mendiola, ezagunagoa Mañul ezizenaz, (Donostia, 1910eko azaroaren 23a- 1978) gipuzkoar gudaria izan zen, Saseta batailoiko Aitzol konpainiaren tenientea izandakoa. Jeltzalea, Gerra Zibila piztu zutenean, Bizkaiko frontean izan zen. Bilboko guduan parte hartu zuen eta, Santoñako hitzarmena eta gero, Larrinagan espetxeratu zuten. Heriotza-zigorra jasan arren, kommutatu zioten. Burgosen zenbait urte eman ondoren, azkenean, 1943ko martxoaren 14an aske geratu zen.