Josef Škvorecký

Josef Škvorecký (Náchod, Txekoslovakia, 1924ko irailaren 27a – Toronto, Kanada, 2012ko urtarrilaren 3a) txekiar idazlea izan zen. 1951n eskuratu zuen doktoregoa Pragan, Karlos Unibertsitatean, eta handik bi urtera editore gisa hasi zen lanean Pragako Odean argitaletxearentzat. 1963ra arte iraun zuen lan hartan, eta 1958an argitaratu zuen lehen eleberria, «Doilorrak». Obra hori 1948an idatzi zuen Škvoreckýk, baina arazoak izan zituen txekoslovakiar zentsurarekin.