Josetxo Azkona
]0SETX0 AZK0NA (lruñea, 1953). Oso ezaguna da Iruñeko mediotan egindako kolaborazioengatik. Hainbat mediotan kolaboratu du, nola irratigintzan (Paraiso eta Eguzki irrati libreetan, Iruñeko Herri Irratian eta Euskal Herria Irratian), hala egunkari eta aldizkarietan: (Korrok aldizkaria eta Euskaldunon Egunkariko «Nafarkaria» gehigarria). 1997an, Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten Nafarkarian argitaratutako artikulu batengatik. 1993an Iruñeko Udalak antolaturiko olerki sariketan lehen saria irabazi zuen Argiaren goraldian zabuka izenburuko lanagatik. 1995ean Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen Artius olerki-bildumarengatik. 200lean, Koilara bete hitz poema liburua argitaratu zuen. Gaur egun, itzultzaile-interpretari egiten du lan, Nafarroako Gobernuan.