Kike Amonarriz

«Enrike «»Kike»» Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.

Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izeneko liburuak idatzi ditu. Inguma datu basean, Amonarrizek idatzitako 45 lan baino gehiago azaltzen dira, gehienak soziolinguistikari buruzko hitzaldiak eta artikuluak.[1] Adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: «»Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!»» (2009), Gazte hizkerak – hizkera gazteak (2008), 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak (2007), Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi (1984).»