Lourdes Otaegi

Lourdes Otaegi Imaz (Beizama, Gipuzkoa, 1959ko urtarrilaren 30a) Euskal Filologian doktorea, Literaturaren Teoriako irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki Xabier Lizardi eta gerra aurreko hainbat euskal idazle aztertu ditu, bai eta gerraondokoak ere, gehienbat olerkariak. Bestalde, euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorrak eman ditu ezagutzera Internet eta formatu digitalean.