Maite López Las Heras

Maite López Las Heras (Azkoitia, 1985), Filologia Klasikoan lizentziaduna, irakaskuntza du ogibide. Poeta eta itzultzaile gisa bi lan kaleratu ditu: 2018an bere lehen poesia liburua argitaratu zuen, gaztelaniaz, Pienso, luego escribo; 2020an, berriz, Safo, poesia guztia eman zuen argitara. Azken horrekin, euskarara ekarri ditu estreinakoz mendebaldeko lehenengo emakume poetak duela bi mila eta zazpiehun urte inguru ondutako poemak, zuzenean grekotik itzuliak. Bestalde, Maxixatzen eta Elinberri aldizkarietan kolaborazioak idazten ditu.