Miel A. Elustondo
Miel Anjel Elustondo Etxeberria (Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a) gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea da. Hamarkada batzuk eman ditu kazetaritzan eta hamaika elkarrizketa argitaratu ditu, Argia aldizkarian eta Berrian besteak beste. Elkarrizketa horietako protagonisten argazkien sinatzailea Zaldi Ero izaten da; Zaldi Ero Miel Anjel Elustondok bere argazkiak sinatzeko erabili ohi duen goitizena da.