Mikel Ayestaran
MIKEL AYESTARAN (Beasain, 1975) oso gaztetatik uztartu zituen ikasketak eta bidaiatzeko grina. El Faro de Ceuta eta El Diario Vasco egunkarietan eman zituen lehen pausoak profesional gisa. 2005ean, freelance izatearen esperientzia probatzea, Ekialde Hurbileko gatazka irekietan espezializatzea eta multimedia-erredaktore gisa lan egitea erabaki zuen. 2022ko uztailean, Jerusalemen zazpi urte eman ondoren, Istanbulera joan zen bizitzera familiarekin, eta handik aritzen da lanean Vocento taldeko egunkarientzat eta EITB irrati-telebista publikoarentzat. Hainbat sari eman dizkiote: Nazioarteko Prentsa Klubaren saria (2009), Euskal Kazetariak saria (2015), kazetaritza digitaleko José Manuel Porquet saria (2016) eta Manu Leguineche nazio- arteko kazetaritza-saria, besteak beste; 2005eko martxoan, Ortega y Gasset saria eman zioten Menú de Gaza multimedia-proiektuagatik. 5W aldizkariko bazkide eta sortzaileetako bat da. Beste liburu batzuk ere idatzi ditu, bestsellerrak denak, hala nola Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (2017), Ane Irazabal eta Karlos Zurutu- zarekin batera; Oriente Medio, Oriente roto (2017); Las cenizas del califato (2018), eta Jerusalén, santa y cautiva (2021).
