Mikel Mendizabal
MIKEL MENDIZABAL ITUARTE (Donostia 1963). Hizkuntza irakaslea, hizkuntza bakoitzaren gainean hausnartzeko interesa du: morfologia desberdinen konplexutasuna dela, sintaxi aukerak, hiztegigintza eta abar. Soziolinguistikarekin zerikusia duten hainbat gai ere interesatzen zaizkio: elebitasuna, kode aldaketa, hizkuntza-ukipena, egoera diglosikoa, hizkuntzen konplexutasuna, eta baita planifikazioa ere, besteak beste. 2014an Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: mitoa ala errealitatea liburua argitaratu zuen.