Mikhail Sholokov

(1905-1984). Rostov eskualdean jaio zen, Don ibaiaren ertzetan. Nekazari txiroen semea. Bere laneginetan jaioterriarenganako maitasuna eta Sobietar Boterearekiko atxikimendu itsua uztartu zituen. Iraultzaren ondorengo gerra zibilean parte hartu zuen eta garai hartan girotutako narrazioak argitaratu zituen 1926an Don ibaiko ipuinak liburuan. Bere lanik garrantzitsuena, Don barea (1928-1940), lau liburukitan argitaratu zen eta bertan maisuki ematen digu XX. mendearen hasierako kosakoen bizimoduaren berri. Literatura Nobel saria eman zioten, 1965ean. Beste lan batzuk: Soro luberrituak (1932-1960), Aberriaren alde borrokatu ziren (1943-1960) eta Gizabanakoaren patua (1956-1957).