Msuswa P. Mabena & Dale Blankenaar
MSUSWA P. MABENA (Bronkhorstspruit, Hegoafrika. 1963) Ndebelera irakasten du Hegoafrikako Unibertsitatean. Mpumalangako gobernuarentzat aritu zen lanean irakasle eta hizkuntza-aholkulari gisa. Biblia itzuli du ndebelera, eta helduentzako hainbat liburu argitaratu dizkiote.
DALE BLANKENAAR (Lurmutur Hiria, Hegoafrika. 1985) Diseinu Grafikoa ikasi zuen Lurmutur Hiriko CPUTn, eta Irudigintzan espezializatu zen. Haren lanak hamar herrialdetan erakutsi dituzte, tartean baita Boloniako Liburu Azokako Irudigileen Erakusketan ere. Nami Concours-en barruan ematen den Golden Island saria jaso zuen, eta Kate Greenaway Dominarako izendatu zuten.