Nahia Zubeldia
Nahia Zubeldia (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1982) itzultzaile profesionala, idazlea, kantaria eta musikaria da. Lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun. Idazle ere bada, bere kantuak idatzi izan ditu.
Lapurdiko Lumi taldeko partaidea da Nahia, Manu Matthysekin batera. Bi munduren nahasketatik emaitza bakar bezain ederra erdietsi dute: pop elektroniko atmosferikoa biltzen duten lau abestitako EPa (Moï Moï Records), eta bi LP: Itzal Zikinak (2019) eta Bezperen Dirdira (2022).
