Nancy Huston
«Nancy Huston Calgary-n jaio zen, Kanadan, 1953an. Ingelesez eta frantsesez idazten du, eta berak egiten ditu bi hizkuntzen arteko itzulpenak. Hogei urte zituela iritsi zen Frantziara, eta, 1977an gero, Parisen bizi da. 1981ean idatzi zuen Les Variations Goldberg eleberria. Musikagile ere bada, flauta eta klabezina jotzen ditu. Hainbat sari jaso ditu bere bizitzan zehar: Goncourt des Lycéens, Livre-Inter saria, Elle saria, Femina saria.
Alberdaniak bere eleberririk ezagunena argitaratu zion 2009an: Jaiotze markak. Hustonena da baita ere LEmpreinte de lange eleberria.»