Natalia Ginzburg

NATALIA GINZBURG (Palermo, 1916 – Erroma, 1991). Heziketa katolikoa jasotako ama izan zuen, eta aita, berriz, familia judu batekoa, unibertsitateko irakaslea. Nataliak, hala ere, heziketa laikoa jaso zuen. Leone Ginzburg intelektual antifaxistarekin ezkondu zen, eta biek parte hartu zuten Einaudi argitaletxearen sorreran. Italiako literaturak eman duen ahots bakanetakoa da. Euskaraz, hiru idazlan argitaratu dizkio Igela argitaletxeak: Hirira doan bidea (2001), Arratseko ahotsak (2003) eta Familiako lexikoa (2021).