Nelly Arcan
Nelly Arcan (Quebec,1973 Montreal (2009). Literatura ikasi zuen eta escort gisa lan egitea erabaki zuen unibertsitatea ordaintzeko. Esperientzia horren ondorioz sortu zen bere lehen eleberria, Puta (2001), hasiera batean bere psikoanalistarentzako testu gisa sortua. Liburuak berehalako arrakasta lortu zuen, eta Medicis eta Femina sarietarako izendatu zuten. Hiru urte geroago, Arcanek Folle argitaratu zuen, eta Femina Sariko finalista izan zen berriro. 2007an, Pascale Bourguignon ilustratzailearekin lankidetzan, Lenfant dans le miroir neskatoentzako istorio krudela plazaratu zuen, eta 2007an, A ciel ouvert, bere hirugarren eleberria. 2009ko irailaren 24an, Nelly Arcanek bere buruaz beste egin zuen Montrealgo bere apartamentuan, telebista batean zuen hitzordua baino ordu batzuk lehenago. Bi hilabete geroago bere azken eleberria argitaratu zen, Paradis, clef en main, non suizidioaren gaia jorratzen duen.