Patrick Süskind

Patrick Süskind (Ambach, Bavaria, 1949). Historia ikasi zuen Munichen eta Aix-en-Provencen. 80ko urteetan, telebistarako gidoigilea izan zen. Bere lehen lan argitaratua antzerki bakarrizketa bat izan zen: Kotrabaxua (1981), Euskal Herriko antzokietan euskaraz ere jokatu izan dena. Baina arrakastaren gorena, Perfumea eleberri honekin etorri zitzaion, 1985ean. Berrogeita hamar bat hizkuntzetara itzuli da eta, 2006an, film bat egin zuen Tom Tyker zinema-zuzendariak eleberri horretan oinarri hartuta. Süskinden beste lan batzuk dira: Usoa (1988), Sommer jaunaren historia (1991), Hiru historia eta hausnarketa bat (1996), Amodioaz eta heriotzaz (2006).