Pedro Mari Goikoetxea
PEDRO MARI GOIKOETXEA. Lezaman jaioa, ibilbide luze eta emankorra egin du kazetaritzan. Bilboko Herri Irratian hasi zen kazetari, eta 1983az geroztik, urte hartan hasi baitziren Euskal telebistaren emisioak, kate horretan jardun du, kirol kazetari gehienbat, nahiz eta, horrez gain, bestelako telebista-saioak ere aurkeztu dituen, hala nola Sei Argazkitan dokumental eta elkarrizketa saioa.