Santi Leoné & Katixa Dolhare & Gorka Bereziartua
Santi Leoné Puncel (Iruñea, 1972)
Bi saiakera eta ipuin liburu bat argitaratu ditu: Euskal Herri imajinario baten alde (Elkar, 2008), Euskal Herria 19. mendeko bidaia-liburuetan (Alberdania, 2009) eta Liztor mutanteak (Susa, 2022). Hainbat itzulpen ere egin ditu. Tarteka, prentsan kolaboratzen du.
Katixa Dolhare Zaldunbide (Ezpeleta, 1982)
Literaturan doktore, frantses eta euskara irakasle da, bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Sorkuntza testu batzuk plazaratu ditu (Biribilgune, Elkar, 2012) eta iritzi-kronikak eskaintzen (Berria, Argia, Euskal Irratiak). Ikerketan ere ari da.
Gorka Bereziartua Mitxelena (Hernani, 1984)
Kazetari kultural gisa egin zen ezagun Argian eta Ez gara neutralak (2019) saiakeran hedabide horren filosofia aztertu zuen. Literaturan, Kevin Heredia idazle kolektiboko kide gisa, Hor hago, Kevin? (Meettok, 2010) nobelaren egileetako bat izan zen. Egun, doktorego-tesia egiten ari da EHU eta UPPA unibertsitateetan.
