Teresa Calo
TERESA CALO. Aktorea, antzerkigilea, gidoilaria. Antzerkian hemeretzi urte zituela hasi zen Orain taldean, eta, besteak beste, Mentiras, Entre líneas, Ay Manolo (Serantes saria), El día en que inventé tu nombre (Donostia Hiria saria), El hombre que sobremurió a una mudanza, Marketing (Teatro Breve Luis Barahona de Soto saria), Carrera de obstáculos, Play Out eta La plancha o la vida (Teatro Breve Café Bar Bilbao saria). Jaun ta Jabe, Maité, Goenkale eta beste hainbat telesailetan gidoilari aritu da. La luz con el tiempo dentro da zinema-gidoilari gisa egindako lanaren erakusgarri bat. Hogeita bost urte eman ditu aktoreak prestatzen, eta TAEren (Taller de Artes Escénicas) sortzailea da.