Toni Morrison

Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a – New York, 2019ko abuztuaren 5a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea izan zen, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere izan zen.