Txomin Peillen Karrikaburu

TXOMIN PEILLEN KARRIKABURU (Paris, 1932). Biologia eta Geologia ikasketak egin zituen Sorbonan. Letretan doktoregoa eskuratu zuen, eta Euskal Filologia irakatsi du Baionako diziplina anitzeko fakultatean. Jon Miranderen laguna, elkarrekin sortu zuten 1962an Igela (Euskaldun heterodoxoen errebista) aldizkaria. Obra zabal baten egilea da, bai saiakeraren alorrean, bai narrazio, antzerki eta olerkigintzan ere, euskaraz (gehienbat), frantsesez eta gaztelaniaz. Kontakizunen sailean, nabarmentzeko modukoak dira, besteak beste: Gauaz ibiltzen dena, Itzal gorria, Gatu beltza, Altxorra eta alkimia, Buffalo Billen abentura, Errotaria errege, Mirko printzea, Allande Elizagarai ligiarraren ixtoriak.