Vasco Patrolini

Florentzian jaio zen 1913an. Mutikoa zela hasi zen lanean, eta gaztetan ekin zion bere burua prestatzeari, asko irakurriz eta bere lehen testuak idatziz; bolada batez «ezkerreko faxismoa» posible zela pentsatu nahi izan zuen, baina laster etsi eta komunistengana hurbildu zen, baita erresistenzian parte hartu ere, gerra garaian. Kronika hauez gain, Gure garaiko heroia (1949) idatzi zuen, baita Italiako historia deritzan triligia ere:Metello (1955), Nabarmenkeria (1960), Alegoria eta irrigarikeria (1966). Zinema munduarekin ere izan zituen harremanak, bere zenbait eleberri pantailara eraman baitzieren eta berak ere idatzi zituen filmetarako gidoiak Erroman hil zen 1991n.