Xabier Artola

«1957ko maiatzaren 3an jaioa, Donostiako Antigua auzoan. Alkizan (Gipuzkoa) bizi da egun.

Euskararen irakaskuntzan aritua, IRALEn. Informatikan doktorea, EHUko Informatika Fakultatean irakasten du, eta Ixa ikertaldeko partaidea da. Euskaltzain urgazlea da, 2006tik.

Ipuingintzari dagokionez, ale batzuk baino idatzi ez baditu ere, sarituak izan dira, Julene Azpeitia, Augustin Zubikarai, Gabriel Aresti eta Tene Mujika lehiaketetan, besteak beste.»