Xabier Olarra
Xabier Olarra (Tolosa, Gipuzkoa, 1953ko irailaren 5a – ) euskal idazlea eta itzultzailea da. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Hizkuntza Erromanikoak), euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez. Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea sortu zuen.