Anjel Lertxundi: «Ñabardurarik gabe baldarkeriari zabaltzen zaizkio ateak»

Argia aldizkarian Gorka Erostabek Anjel Lertxundiri egindako elkarrizketa argitaratu du, hiru zatitan. Beheko estekan lehenengo zatia.

Zarauzko (Gipuzkoa) kaleak hutsik dira. Herriak itxura fantasmagorikoa du orduotan. Goizeko seiak eta erdi dira eta hotz egiten du. Urtarrileko goiz grisa da. Itsasoa bizi dago, baina ez haserre. Hura entzuten da soilik. Pauso azkarrean eta burua txano beltzez estalita iritsi da Narros jauregiaren parera; malekoitik hasi dugu bidea. Ilun da oraindik. Anjel Lertxundiren (Orio, Gipuzkoa, 1948) hitzek argituko dute bidea, ordea. Hiru zati izan ditu elkarrizketa-txangoak. Zarauztik Getariarakoan ibiltzeak bere sorkuntzan duen eraginaz aritu gara eskuarki; baina beti azaleratzen dute muturra gainerako gai mugakideek ere, olatuetako korrokei arrainek bezalatsu.  

https://www.argia.eus/albistea/nabardurarik-gabe-baldarkeriari-zabaltzen-zaizkio-ateak