Agota Kristof

Agota Kristof 1935eko uztailaren 30ean jaio zen. 21 urterekin Hungaria , bere jaioterria, utzi behar izan zuen 1956ko Hungariar Iraultza Varsoviako Itunaren armadak zanpatu zuenean. Agota, bere senarra eta bere lau hilabetetako alabak Suitzako Neuchâtelera ihes egin zuten. Bost urte fabrika batean lanean ibili ondoren senarra eta lana utzi zituen eta frantsesa ikasten eta hizkuntza honetan eleberriak idazten hasi zen.

Bere lehen idatziek poesia eta antzerkia landu zituzten, baina alor hauek ez dute bere eleberrien pisua eta garrantzia izan. Ospetsu egin zuena bere trilogia izan zen. 1986an argitaratu zuen bere lehen eleberria [[Koaderno handia]], bi urte geroago Froga eta trilogia 1991an bukatu zuen Hirugarren gezurra izenburupean.
Koaderno handia-k sari ugari jaso ditu eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da, baita euskarara ere.

1995ean Atzo argitaratu zuen.

2004 an L’analphabète (analfabetoa) testu autobiografikoa argitaratu zuen.
Bere azken liburua Berdin dio 2005ean Parisen argitaratu zuen.

Mostrando el único resultado