Arkotxa

Aurelia Arkotxa (Baigorri, 1953). Hamar urte bete zituenean, Lapurdiko itsasertzera aldatu zen bizitzera. Filologia ikasketak egin zituen Bordelen, eta Arestiri buruz egin zuen doktore tesia, Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti (1933-1975), 1993an Asjuk argitaratua. Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean eta Baionako Fakultatean irakasle eta ikerlari eta Iparraldeko Iker taldeko partaide da gaur egun. Maiatz literatur aldizkariaren sorreran parte hartu, eta bertan argitaratu ditu hainbat idazlan. Atari ahantziak (1993) poesia liburua izan zen bere lehen literatur lana. Geroztik, lekuari lotutako poetika batean sakontzen dabil; Kanadako kostaldea ezagutzeak eragin zion zirrarak eta Kenneth Whiteren mugimendu poetikoarekin (Institut International de Géopoétique) harremanetan sartzeak itzulikatu du bere literatur ikuspegia.

Mostrando todos los resultados 1