Felipe Juaristi

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957). Kazetari­tzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaz­telaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania, 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lu­rrean bezala (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak, eta Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela.

Ficha en Wikipedia

Mostrando todos los resultados 3