Gerardo Markuleta

Gerardo Markuleta (Oñati, 1963). Gasteizen bizi da. Hau baino lehen, hiru poema-liburu ditu argitaratuak: Larrosak, noizean behin (1990); Sagarraren hausterrea (1994), eta Hauta-lanerako poemategia (1999). Poeta katalan garaikideen antologia bat apailatu eta euskaratu du: Antologia (1997); eta gaztelaniaz eman ditu, besteak beste, Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Kartografia eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema-bildumak. Beraren poemak Antología della Poesia Basca Contemporánea (Milano, 1994) eta A ponte das palabras (Pontevedra, 2000) antologietan agertu dira.

Ficha en Wikipedia

No se encontraron productos que concuerden con la selección.