Ibon Sarasola

Ibon Sarasola Errazkin (Donostia, 1946) Ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian, eta Filosofia eta Letratakoak, Bartzelonan. Ba­tez ere, hizkuntzalaritza landu du, hiztegiaren alorra bereziki, baina, horrez gainera, lite­raturari buruzko lanak eta kritikak argitaratu ditu, eta literatura ere landu du; zenbait itzul­pen ere argitaratu du (Voltaireren Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste). Euskaltzain osoa da 1988az geroztik. Euskaltzaindiko Hiztegi­gintza batzordeko burua eta Euskara Batuko batzordeko kide. Koldo Mitxelena hil zenez gero, Orotariko Euskal Hiztegiaren arduraduna da; aurten argitaratu du, bestalde, bere hiztegi lan nagusia: Euskal Hiztegia. Beste liburu batzuk: Poemagintza (1969); Euskal Literaturaren Historia (1971); Txillardegi eta Sai­zarbitoriaren nobelagintza (1975); Joan eta Ane zigarro bat erre­tzen (1977); Contribución al estudio de textos anti­guos vascos (1990).

Ficha en Wikipedia

Mostrando el único resultado