Iñigo Lamarca Iturbe

Iñigo Lamarca (Donostia, 1959). Zuzenbidean lizentziatua, Zuzenbideko irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean 1984 eta 1994 artean. Azken urte horretan Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari kargua hartu zuen. 1997an Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. 2004an, Eusko Legebiltzarrak ararteko izendatu zuen, eta kargu horretan jardun du 2015 arte. Asko idatzitakoa da Iñigo, baina hauxe du bere lehen literatura lana. Gazte-gaztetandik irakurle porrokatua izan zen, eta Zeruko Argiarako hainbat kolaborazio egin zituen.

Mostrando el único resultado