Julen Arriolabengoa

(Aramaio, 1960). Euskal Filologian lizentziatua EHUn. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Lanbidez irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetan egin du lan, lehenik Madrilen, gero Donostian eta orain Irunen. Azken urteotan zenbait artikulu idatzi du, besteak beste, ASJUn “Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan” (1996), Karmel-en “Lope Agirreren biografiarako datu berriak” (2001). Esan daiteke azken lan hauek iturri beretik edaten dutela, Ibarguen-Cachopin Kronika izeneko eskuizkributik alegia. Kronika honen orrialdeetan murgilduta eman ditu azken urteak eta bera gaitzat hartuta lortu zuen Euskal Filologiako doktoretza (2006). Euskaltzaindiak ere saiakera saria eman zion Euskara Ibarguen-Cachopin Kronikan izeneko lanagatik, 2008an argitaratua. Eta esku artean duzun liburu hau ere, neurri batean bederen, kronika honetako hainbat pasartetan oinarrituta osatua duzu.

No se encontraron productos que concuerden con la selección.