Ramón Intzagarai
Ramon Intzagarai Basterrarena “Elurmendi” (Donostia, 1878-1947)
San Bizenteko apaiza. Bihotzez eta bizitzez donostiarra. Donostia zaharreko hizkuntza eta historiaren zalea, zalerik inoiz izan bada. Idazketarako grina bizikoa, era askotako idazlanak utzi dizkigu: narrazioak, olerkiak, antzerki laburrak, kazetari-kronikak… Sortzaile ez ezik itzultzaile ere bada, Ipuiyak (1922) liburuak erakusten digunez. Ekoizpenari begiratuta, esan liteke Argia asterokoa (1921-1936) izan zela bere idazle-bizitzaren muina.
Erdaraz ere idatzi zuen, batik bat azken urteetan, eta horren emaitza Historia eclesiástica de San Sebastián (1950) liburua da.
Elurmendi dugu Lore Jokoekin batera sortu eta Euskal Pizkundearen bukaerarekin itzali zen donostiar idazleen belaunaldiko azken kate-begia.
Mostrando el único resultado