[BIDEOA] Goiatz Labandibarrek HORI ZEN DENA liburuaren pasarte bat irakurri du 📖

ITXIALDIAN IREKI LIBURUAK: ASKATU IRUDIMENA❗️⁣⁣⁣ 

https://www.youtube.com/watch?v=dsr454JBVOo
👉 Egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematen duen eleberria. ⁣
⁣
📖 Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.⁣