Antzararen bidea

7,99   19,50

Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu

Limpiar

Autor:

Categorías: , , Product ID: 927

Descripción

Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera?

Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik.

Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.

Información adicional

ISBN

978-84-9868-002-7

Formato

20, 5 x 14 cm.

Páginas

352

Primera edición

2007

Última edición

2007