Dublindarrak

17,90

Autor:James Joyce

Traductor:Irene Aldasoro

Categorías: , Product ID: 703

Descripción

EUSKADI ITZULPEN SARIA 2000 Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da. Batek beste batean oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri da liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, heldu arokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe.

Información adicional

ISBN

84-88669-81-X

Formato

12 x 19 cm.

Páginas

336

Primera edición

1999

Última edición

1999