Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo

19,50

Categorías: , Product ID: 716

Descripción

“Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume”. Hala utzi du idatzirik saio eder honetan Segurolak, eta, aitorpen horri zintzo jarraiturik, gure artean ez ohikoak diren pentsamendu eta arrazoiak sortu ditu. Metodologia klasikoa erabili du horretarako: ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz, zeruak eta lurrak astindu. Prosa jostagarri bezain zehatz batez daude elkarren ondora bilduta autorea kezkatzen duten hainbat gai: egia, tristura, maitasuna, gaztetasuna, zoriona eta heriotza, hemengo betiko euskal kontu gizenak saihestu gabe. Dena puzzle erakargarri baten moduan, edonondik hasita irakurlea harrapatuko duena. Hiru argazkiri begira harrapatzen dugu autorea azken orrialdeetan. Batean bi urte ditu, bestean zazpi-zortzi, hurrengoan, berriz, hamasei bat. Horiek dira aitortzen dituen arbaso bakarrak. Eta haiei begira sortzen zaio galdera: “zeren kontra zaudete, nengoen edo geunden?”.

Información adicional

ISBN

84-96310-45-0

Formato

15 x 21 cm.

Páginas

296

Primera edición

2005

Última edición

2005