HAURDUNALDI GAME

10,99   14,60

Saria ere baduen rol-joko honetan, emakume batek bere barru-barruko beldurrak gobernatu beharko ditu, ezin konta ahala proba gainditu, bizia arriskatu eta bere maitasun-harremana bera ere proban jarri, eta hori guztia irribarrea eta, ahal dela, buruko osasuna galdu gabe.

Limpiar
Categoría: Etiqueta: Product ID: 5281

Descripción

Zozoakbeleari Entertainment ekoiztetxearen eskutik, Haurdunaldi Game dator merkatura. Saria ere baduen rol-joko honetan, emakume batek bere barru-barruko beldurrak gobernatu beharko ditu, ezin konta ahala proba gainditu, bizia arriskatu eta bere maitasun-harremana bera ere proban jarri, eta hori guztia irribarrea eta, ahal dela, buruko osasuna galdu gabe.
Bideo-jokoak bederatzi pantaila ditu, bai eta amaierako beste bat ere, abentura orduantxe iristen baita goren-gorenera. Aurrera egin ahala, zailtasun-maila handiagoa izango da. Ezingo da hurrengo pantailara igaro aurreko pantailako proba guztiak gainditu gabe.
Amaierako sariak «hezur» eta «mami» ugari izango du: 2,5 kg-tik gora bai behintzat.

KOMEDIA, IZUA, AKZIOA ETA ABENTURA ERA DIBERTIGARRIAN NAHASTUTA!!!

Información adicional

Dimensiones N/D
Formato

Ebook, Papel

ISBN

Papel: 978-84-9868-683-8, Ebook: 978-84-9868-684-5

Orrialdeak

40

Lehen argitalpena

2021