Hildakoen entziklopedia

12,20

Autor:DaniloKis

Traductor:EtxebarriaMonika

Categoría: Etiqueta: Product ID: 834

Descripción

Kontakizun bilduma honetan, azken finean eleberri mota berezi bat den honetan, Kisen ideal entziklopedikoaren funtsezko baldintzak topatu ahal ditugu: murrizketa arkitektonikoa (eleberri bat da, bederatzi kontakizunetan taxutua, non osagai komuna heriotza den eta, amaieran, kontalariaren post scriptum bat, liburuaren sorreraz eta haren iturri historiko eta bibliografikoez erreferentzia eta azalpen ugari eskaintzen dituena). Bigarren baldintza, estilo eta erregistroen polifonia, hau da, formaren aldetik eleberri-entziklopedia antolatzeko modu ideala, Kisen arabera: kontakizun bakoitzak kode berezi baten itxura hartzen du: kondaira, gutuna, ikerketa filologikoa, eta abar (kontakizun bakoitzak, bere itxura bereziaren bitartez, heriotzaren alderdi berezi bat jarri behar du agerian). Hirugarrenik, eleberriaren gaiaren trinkotzea (liburuari izenburua eman dion kontakizuna, adibidez, eleberriaren barruko eleberria da, multzo osoaren grabitate gunea eta egilearen asmo entziklopedikoaren adierazpen esplizitu eta metaforikoa).

Información adicional

ISBN

84-96310-82-5

Formato

13 x 19, 5 cm.

Páginas

212

Primera edición

2005

Última edición

2005