Hitzak eta giltzak

9,50

Categorías: , Product ID: 684

Descripción

Ezinbesteko zaizkigu hiztegiak eta gramatikak. Ez, ordea, nahiko. Hiztegian eta gramatikan barik, hiztunon ahoan dago komunikazioaren giltza, hiztun entzulearen belarria delarik sarraila. Horretaz gain -eta horren gainean-, Koldo Izagirrek duela hogei urte ohartarazten zigun bezala, «inguruan ditugun premiei eta posibilitateei egokiro erantzun eta atxikitzeko, euskararen gorputz hilean eta bizian barrena sakabanatuak ditugun ontzurreak bildu eta aztertu behar ditugu. Ez dugu aitzakiarik, hitzak ere hil egiten dira». Egiteko hori ez dago hizegigileen eta gramatikarien esku uzterik. Hiztun bakoitzak egin ezean, egiteke geratuko da. Berak bildutako ontzurreak aurkezten dizkigu Iñigo Aranbarrik liburu honetan. Liburua ez da, ordea, hitz bitxien bilduma hotz aseptikoa, hitzenganako maiteminez idatzitako liburua baizik: maitez eta minez idatzitakoa.

Información adicional

ISBN

84-95589-21-4

Formato

12 x 19 cm.

Páginas

104

Primera edición

2001

Última edición

2001