Itzarri nahi ez zuen printzesa

17,00

Categoría: Product ID: 695

Descripción

Behin batean bazen herri bat, eta herri horretan printzesa bat zegoen lo, eta, usadioak dioenez, printzesa iratzartzea lortzen duena berarekin ezkonduko da, eta errege izango da. Baina printzesa iratzartzeko, ipuin bat esan behar… Europako etxerik nagusietako printzeak etorri dira herrira, nork bere ipuina kontatzera, printzesa iratzarri nahian denok ere. Herriak alkatea ere badu, ordea, errege izan nahi duena, gainera; eta horretarako mila trikimailu erabiliko ditu printzeen lana eragozteko. Eta, herri guztietan bezala, badira bi maitale, Joanes eta Justina, printze eta printzesa; gizon-emakumerik arruntenak printze-printzesa bihurtzen baititu maitasunak. Hori guztia kontatzen du Felipe Juaristik, poesiaren zordun den prosa batez, fantasiarekin batera, errealitatetik harantzago eta ametsaren esparrutik gertu dagoen mundua euskal irakurlearengana ekarriz.

Información adicional

ISBN

84-95589-51-6

Formato

12 x 19 cm.

Páginas

280

Primera edición

2002

Última edición

2002