Lo Potolo

21,00

Lotara joaterakoan haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak, jolasak, egitura erritmikoak eta askoz ere gehiago, historia bizi goxoak kontatzen dituzten irudi eder koloretsuez apainduak.

Descripción

LOTARA JOATEKO IPUINAK

Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.

Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.

Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.

Información adicional

Dimensiones 17 × 24 cm
ISBN

978-84-9868-555-8

Páginas

144

Encuadernación

Tapa dura

Fecha de publicación

20/12/2019