Patata soro bat

13,50

Categorías: , Product ID: 579

Descripción

Patata soro batean, patata guztiak ez dira berdinak. Ezta patata landare bakarraren azpian dauden guztiak ere. Ez, ez dira berdinak. Tamaina eta itxura ezberdinekoak daude. Handiak, erdi parekoak eta txikiak. Gogorragoak eta bigun-bigunak; sano-sanoak eta harrak jotakoak. Halatsu liburu honetan irakurleak aurkituko dituen ipuinak ere. Aitzurra brastakoan askatzeko moduko irrigarririk ere bada… Patatak ez dira agerian hazten, lur azpian baizik. Halatsu liburu honetako ipuinak ere, non agerian gertatzen dena bezain garrantzitsua baita ezkutuan dagoena. Hirurogeita bat pieza labur, intentsitatea bilatzearen bilatzez laburtasuna dohain bihurtu dutenak.

Información adicional

ISBN

84-96310-06-X

Formato

14 x 20, 5 cm.

Páginas

176

Primera edición

2004

Última edición

2004