Descripción
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Errusiatik etorri eta gero, Olympiari primeran doakio guztia: Clararekin adiskidetu da, eta Mariorekin ongi doa dena. Gainera, Karmen Gasteiztik etorri da, eta ondoan dauka; Ortzi ere aurki etorriko da… Baina laster gauzek ustekabeko bira eman eta beste bidea hartuko dute: erantzukizun berriak, Olinpiar Jokoak… Noraino iristeko gai izango ote da Olympia? Eta nola egokitu saltsa horretan guztian Mario?