Zorrotz begiratutako trenak

8,20

Categorías: , Product ID: 647

Descripción

Bohumil Hrabali eskertu behar diogu, besteak beste, gure denborako benetako heroiak beren tokian jartzea: ostatuetan, lantegietan, biltegietan. Hain gaude politikari, jakintsu, kirolari, aberaskume, artista eta zutabegileek liluratuta, ezen ez baikara ohartzen bizitza, benetan bizia, jende xumearena dela. Historia izen handikoek idazten dute, baina egin, inoiz egunkarien eta historialarien xede izaten ez diren horiek egiten dute. Bizi, borrokatu, sufritu, sentitu eta amesten duen jendea ez da egoten historia liburuetan: pobreen eta txikien bizitza inon erosterik ez dagoen bizitzaren liburuan dago idatzirik. Pertsona horiek daramate errealitatearen zama eta, beraz, gizartearen eskalatik eraitsi behar dituzte arestian aipatu heroi faltsuak. Zorrotz begiratutako trenak -zinemarako bertsio zoragarri batek ezagutarazia- Bigarren Mundu Gerran gertatzen da, Txekoslovakia naziek okupatua zegoenean. Hrabalek, lan honetan, bizi-poz ia irrazionala adierazten du, gizatasun handiz betiere.

Información adicional

ISBN

84-95589-61-3

Formato

13 x 19, 5 cm.

Páginas

104

Primera edición

2002

Última edición

2002