Francisco Castroren ‘Iridium’ liburuaren aurkezpena, Mitxel Murua itzultzailea eta ATECEko presidentea, Jose Manuel Amador Garijoren eskutik. Bideo osoa Alberdaniako Youtube kanalean osorik ikusi daiteke.
Gehiago irakurriFrancisco Castroren ‘Iridium’ eta kalte zerebralak El Diario Vascon
Batzuetan ez dago atzera egiterik; badira desegin ezinezko korapiloak, eta egunerokotasuna aldatzen duten gertaerak. Behin eta berriro galdetzen diozu, orduan, zeure buruari zergatik eta nolatan gertatu zaizun halakorik. Erantzunen bila ari da, hain zuzen, ‘Iridium‘ eleberrian, Iris protagonista. Auto batek harrapatu du, eta hartutako kalte zerebralarekin bizitzen ikasten ari da. 18 urte ditu, eta nerabezaroa
Gehiago irakurriIridium
Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan… Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera.
Gehiago irakurri