NOIZ ARTE ARRAZOI aforismo liburuaren aurkezpena egin dugu bideokonferentziaz

📽👏🏻 Egoera desberdinetan modu desberdinak bilatu behar ditugu gure jardunarekin jarraitzeko! 😊

NOIZ ARTE ARRAZOI aforismo liburua Juan Kruz Igerabideren azken lana da. Gainera, Koldobika Jauregi artista alkizarra izan du idazleak bidaide: hamabost marrazkik laguntzen dituzte liburuko aforismoak. 

‼️ Eta, adi!! 👉 Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, liburua, forma elektronikoan erdi-prezioan (4,22 eurotan) eskuratu ahal izango da gure webgunean. 

Honela definitu du bideokonferentzian egon zen Jorge Giménez Bech editoreak idazle eta marrazkilariaren arteko lankidetza: “Igerabidek kolore anitzeko testu aforistikoak sortu dituen bezala, Jauregik beltzaren indar osoarekin erantzun dio idazleari, ikonografia estilizatu sendo batez, tintazko aforismoak sortuz”.