Alain Fournier

Alain-Fournier (1886-1914). Henri-Alban Fournier idazle frantsesak erabili zuen erdi-izengoitia da Alain-Fournier. La Chapelle-D’Angillon herrixkan jaio zen, eta Lehen Mundu Gerran hil zen, Lorraineko frontean, hogeita zortzi urte zituela eta Meaulnes handia argitaratu eta handik hamar hilabetera. Nobela bakarraren idazle honek PariskoVoltaire lizeoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak.

Letretako goi-mailako ikasketak egin zituen, eta Louis-le-Grand lizeoan prestatu zen École Normale Supérieuren sartzeko.

Hemezortzi urte zituela, neska eder bat ezagutu zuen: Yvonne de Quiévrecourt (1885-1964). Baina amodio ezinezko bat zen; izan ere,Yvonne hurrengo urtean ezkondu zen itsas armadakomediku batekin.Topaketa labur horrek, ordea, erabatmarkatu zuenAlain–Fournierren bizitza, eta neska hori izango zuen inspirazio iturri Meaulnes handia nobelakoYvonne de Galais pertsonaia nagusietako bat sortzean.

Emaitza bakarra erakusten