Antonio Tabucchi

Antonio Tabucchi (Pisa, 1943). Gaur egungo idazle italiarren artean ezagunenetakoa eta ahots adierazgarrienetakoa Europan. Portugaleko kulturaren ezagutzaile sakona da (portugesez ere idazten du). Fernando Pessoaren gaineko aditurik handienetakoa. Nobelak idatzi ditu, baita kontakizun laburrak eta antzerki-lanak ere.

1975ean argitaratu zuen bere lehenbiziko eleberria, Piazza d’Italia. Handik aurrera produkzio handi eta aberatsa izan du: Porto Pimeko dama (1983, Literatura Unibertsala bilduman argitaratua), Notturno Indiano (1984), Oker ttiki garrantzigabeak (1985, Literatura Unibertsala bilduman argitaratua), Il filo dell’orizzonte (1986), Requiem: un’Allucinazione (1992), Pereirak dioenez (1994, bere eleberririk ospetsuena), La testa perduta di Damasceno Monteiro (1997) eta Tristano muore (2004).

2 emaitza erakusten (guztiak)